Sorrera (1970) |
||
1970. urteko txiki egunean jo zuen lehendabizikoz bederatzi lagunez osaturik zegoen “Mauxitxa” txarangak Elgoibarren. Instrumentuak hala nola lortu eta ia egunera entsaiatu ondoren, herriko jaiei beste saltsa bat emateko prest agertu ziren. 1970eko uztaileko aurreneko egunetan, “Makillak” kuadrilak txaranga bat sortzeko erabakia hartu zuen. Honako hauek osatu zuten, hain zuzen, haserako talde hura: klarineta Luis Zubiaurre “Ballek”, saxofoia bere anaia Victorrek, kaxa Rikardo Gorritik, bonboa Juan Luis Arregik, txapak Rikardo Mujikak eta bonbardinoa Txomin Mujikak. Zuzendaria, Jose Alberto Ansola “Mauxitxa”. Txaranga osaturik, entsaiatzeari ekin zioten Udal Bandaren akademian. Egun gutxiren barruan errepertorio zabal bat lortu zuten.
Uztailaren 19an, Rikardo Gorritik, Plaentxiko “Santa Ana Txiki” egunean (hilak 26, igandea) jotzeko eskakizuna jaso zuen. Denen gustokoa izan zen gonbidapena eta Elgoibarko Udal Bandak hilaren 25ean tanborrada jo behar zuenez Plaentxin, egun hartarako utzi zuten kontratuaren sinatzea. Hilaren 25a heldu zen, baina kontratugileek Horrela bada, hilaren 26an, arratsaldeko 3etan, akademian elkartu ziren guztiak. Instrumentuak Victorren osabaren “Seat 600”ean kargatu eta bera eta osaba, aurretik abiatu ziren. Gainontzekoak autobusez joan ziren, urbanoan Maltzagara eta handik “la Bergaresa” hartuta Plaentxiko “Bar Gila”ra. Txarangako kideez gain, makina bat neska mutil bildu ziren. Alkandora zuriak eta praka urdinak osatzen zuten estreinu eguneko uniformea. Jo zuten lehen pieza, berriz, “Viva el Anis” izan zen. Plaentxiko mutil batek 307 pta bildu zituen entzuten zegoen jendearen artean. Baina horretaz gain, eta guztien harridurarako, zinegotzi batek Udalaren kontura bueltatzeko taxia eta 1000pta eman
|
||
Lehen urteak (1979) |
||
Lehenengo San Bartolometako arrakastaren ostean, txarangako kideak 1971ko maiatzean bildu ziren berriz ere entseguri ekiteko. Ekainean Ikastolak antolatutako erromeria batean eta Eibarko Ipurua auzoan jo ostean, besteak beste, bigarren Txiki eguna iritsi zen. Partaideen harridurarako aurreko urtean baino jende gehiago batu zitzaien festara. 1972ko urtarrilean Haundi animatzera Bergarara joan ziren txarangako partaideak eta elgoibartarrek jaso zuten egurraren ondorioz, 5-0 galdu baitzuten, ez zen festarako giro handirik izan. Urtean zehar, aurreko urteko saio gehienak errepikatu zituzten, eta beste hainbat gehitu ziren, hala nola, Ipurua, Ikastolaren erromeria, Amañako jaiak San Rokeko jaiak eta San Bartolomeak.
Halakoa izan zen txarangaren arrakasta herrian non, San Bartolometan irteten ziren 5. urtean, 1974ko festetan, 7 emanaldi izan baitzituzten kalejira eta erromerien artean. Ordurako partaideen kopuruak gora egina zuen eta 12 ziren txaranga osatzen zuten musikariak. Hasieratik aritu ziren Luis Zubiaurre “Balle”, Victor Zubiaurre anaia, Rikardo Gorriti, Juan Luis Arregi, Rikardo Mujka “Fonta”, Txomin Mujika eta Jose Alberto Ansola “Mauxitxa”ri, lehenik Jose Antonio Osoro “Katxo” eta Jose Angel Zubiaurre “Balle” gehitu baizitzaizkien, eta ondoren Antxon Azpiazu, Jose Inazio Sarasua eta Jose Inazio Izagirre. 1976an, lehenengo aldiz, Lanaren Diana izenez ezagutzen dena jo zuten. Txaranga eta orduko alkate zen Jaime Arresek, afari bat jokatu zuten irailaren lehenengoan goizean goiz diana jotzera irtetearen kontura. Esan eta egin, Mauxitxa txarangako partaideek afaribat irabazi zuten eta ordutik aurrera urteroko ohitura bihurtu da. Urteak aurrera joan ahala, ohitura ziren emanaldiak sendotu eta emanaldi gehiago sortu zitzaizkion txarangari Gorlizko festetakoa edo Iruñeakoa, kasu. Musikari kopurua ere handitu egin zen eta txarangaren parte izatera igaro ziren Eduardo Osoro “Katxo”, Jesus Mari Sarasua, Antton Izagirre, Iñaki Goñi, Javier Saez, Juan Manuel Saez, Bittor Alberdi “Patxillo” eta Pedro Zapata. |
||
2009 |
||
Mauxitxa txarangak 40 urte bete zituen.
|
||
2019 |
||
Mauxitxa txarangak 50 urte. Txarangaren kalejira 50. ediziora iritsitakoan, ’50 Txiki Elkarrekin’ izenarekin ekitaldi-programa berezi bat osatu zen.
|
||
|